"Rock on top" Montehermosora itzuliko da 4 dokumental musikalekin eta mahai-inguru batekin


  • Proiekzioak 2024ko Azkena Rock Festivaleko taldeen ingurukoak izango dira

Montehermoso Kulturuneak "Rock on top" programa jarri du abian hirugarren urtez jarraian. Aurtengo edizioan, hainbat dokumental proiektatuko dituzte jatorrizko bertsioan, 2024ko Azkena Rock Festival jaialdia dela eta Vitoria-Gasteizen izango diren taldeetan oinarrituta.

"Ziklo hau publikoa ikuspegi zinematografiko batetik abiatuta bere rock izar gogokoenen bizitzara hurbiltzeko asmoz sortu zen. Horretarako, Zinhezba elkarteko Helena González izango dugu gurekin, eta bera arduratuko da proposatutako dokumental bakoitzaren aurkezpena egiteaz", adierazi du Sonia Díaz de Corcuerak, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak. Proiekzioak 19:00etan izango dira, maiatzaren 29an eta ekainaren 5, 12 eta 18an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Gainera, ekainaren 19an, asteazkenean, Azkena jaialdiaren bezperan, Ortuño aretoan bertan, mahai-ingurua egingo da "Rocka musika herroi garaikidean: sua edo errautsak?" izenburupean. Honako hauek hartuko dute bertan parte: Carlos Tarque, kantari karismatikoa eta rock frontmana, hurrengo egunean Azkenan abestuko duena; Alba Blanco edo La Perra Blanco ekainaren 21ean Azkena jaialdian emanaldia eskainiko duena; Jutxa Ródenas, aktibista eta rock musikako hainbat argitalpen espezializatutan kolaboratzailea; eta Juan Uriarte, Hell Dorado aretoaren sustatzaile eta kudeatzailea.

Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Entradium plataforman eskuratu ahal izango da bihartik, hilaren 17tik, ostiraletik, aurrera (10:00etan).

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Musika