2024ko "Irailekoak" poesia-jaialdia Itsasun izanen da

  • 2024ko

  • Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian
  • Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak

Iaz, Lekeition estreinatu zen "Irailekoak" poesia-jaialdia eta aurten Lapurdira egingo du bidaia, hain zuzen, Itsasura. Euskaltzaindiak egun eta erdiko egitasmoa hauspotuko du, Itsasuko Herriko Etxearekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean. Hortaz, irailaren 28an –egun osoz– eta 29an –goizez–izanen da Irailekoak festibalaren bigarren aldia.

Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako bigarren asteburua antolatzea deliberatu du, iazko helburuei jarraikiz. Horrela, Euskal Herri osoarentzat antolatuko da Irailekoak, poesiak bere toki-denborak izan ditzan gure artean. Era berean, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatur jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdiak. Horretarako, Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira egun eta erdiko jaialdian.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 17
  • Gaia Literatura