Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2024

  • Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2024

  • Hizkuntzalariak euskarari eta elebitasunari egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriko garapen zientifiko eta kulturaren inguruan ekarpen nabarmena egin du

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak jakitera eman dute gaur 2024ko Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria curriculum nabarmenaren irabazlea. Sariaren epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek osatu dute, Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariekin batera, eta Itziar Laka Mugarza ebatzi dute 2024ko irabazle gisa.

Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak ekarpen berritzaileak eta pisu handikoak egin ditu euskararen garapenerako eta hizkuntza-gaitasunak gobernatzen dituzten mekanismoetan sakontzeko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 17
  • Gaia Bestelakoak