Barakaldo Antzokiak denboraldi berria aurkeztuko du, eta ikuskizunen % 70 baino gehiago estreinaldiak izango dira Euskadin

  • Barakaldo Antzokiak denboraldi berria aurkeztuko du, eta ikuskizunen % 70 baino gehiago estreinaldiak izango dira Euskadin

Victoria Luengo, Cristina Gallego eta Secun de la Rosa aktoreak Izaro bezalako abeslariekin, Justin Taylor bezalako musikariekin edo María Muñoz edo Rocío Molina bezalako dantzariekin tartekatuko dira. Programazioa 36 ikuskizunek osatzen dute; horietatik 23 lehen aldiz ikusi ahal izango dira Euskadin, eta 3 erabateko estreinaldiak izango dira. Gazteentzako beherapenek gora egin dute eta familia-ikuskizunen prezioak jaitsi egin dira.

Nerea Cantero Kultura zinegotziak eta Ana López Asensio Antzokiko zuzendariak denboraldi berrirako Barakaldo Antzokiko programazioa aurkeztu dute gaur goizean, zehazki 2024ko irailetik 2025eko urtarrilera bitarteko hilabeteetarako programazioa.

"Bisitatuko gaituzten proposamenen artean, Lear Erregearen bertsio ikonoklastena, telebistako izar batzuk, nazioarteko musikariak, dantza bikaina eta sari anitzeko ikuskizunak aurkituko ditugu", iragarri du Canterok.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 13
  • Gaia Arte eszenikoak