"Arabako plazetan" programaren 5. edizioan 34 emanaldi izango dira lurralde osoan


  • Kaleko arteen zirkuituak 22 konpainia bilduko ditu, horietako zortzi Arabakoak, ekainetik irailera arte

Prentsaurreko batean aurkeztu dute gaur "Arabako plazetan" Arabako Kale Arteen Zirkuituaren 2024ko edizioa. 34 antzerki, pailazo, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte lurraldeko beste hainbeste udalerritan, non 22 konpainiak, horietako zortzi Arabakoak, jardungo baitute ekainetik irailera arte.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak eta AMeztu-ko David Gutierrezek, Artekaleren ordezkari denak, egin dute aurkezpena.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak honako hau adierazi du: "Orain dela hiru urte, krisiaren erdian, kultura programazioaren bidez berreskuratzeko apustuan, erabaki genuen antzerki, dantza, zirku eta magia programa berri baten aldeko apustu egitea, gure lurraldean kultura ibilbide bat sendotzen eta osatzen laguntzeko, eta programa hori egonkorra eta sendoa da orain".

"Izan ere, programaren bidez, lurraldean arte eszenikoak zabaltzea eta sustatzea lortzen da, eskariari erantzunez eta eskari berriak sortuz, eta kaleko arteen ikuskizun eskaintza herri guztietara helarazten dugu, eta horrekin arte eszenikoen esparruan tokiko sorkuntza sustatzen dugu, eta aukera ematen diegu Arabako konpainiei haien lana erakusteko", nabarmendu du Del Valek.

Zirkuituaren lehenengo bi jarduerak ekainaren hasieran izan ziren, eta gainerakoak hilaren 23tik aurrera programatu dituzte Lukianon, Agurainen eta Izarran. Irailaren 28an amaituko da programa, Bastidan.

Jarraitu irakurtzen 


  • DataEkainak 17
  • Gaia Arte eszenikoak