Arriaga Antzokiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "Saturraran" koproduzitu dute, Juan Carlos Perezek konposatu duen eta Kirmen Uriberen euskarazko libretoa daukan opera berri bat

  • Arriaga Antzokiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

  • Lucía Astigarraga da eszena zuzendaria eta Jon Malaxetxebarria musika zuzendaria, zeinak bere batutaz gidatuko baititu Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta opera interpretatzen duten zortzi ahots solistak

Arriaga Antzokia prest dago jada euskal kulturari dagokionean mugarria izango den gertakari baten protagonista izateko. Lehen mailako kultur ekitaldi batez ari gara, alegia, Saturraran operaren mundu mailako estreinaldiazKirmen Uriberen euskarazko libretoa duen eta Juan Carlos Pérezek konposatu duen opera garaikide berriaz.

Idazlea eta musikaria, azken hamarkadetako euskal kulturaren pertsona ospetsuenetako bi, daude proiektu handi honen atzean, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eta Arriaga Antzokiari esker gauzatu ahal izan da. Izan ere, bi erakunde hauen artean ekoiztu dute ikuskizuna. Ostegunean, ekainaren 20an, 19:30ean, ikusleek opera horren estreinaldia ikusi ahal izango dute Arriagan; larunbatean, hilaren 22an, berriz, 19:00etan taularatuko da beste behin Bilboko antzokian.

Libretoak jasotzen duen istorioaren arabera, Saturraran giro tragikoko ikuskizun bat da, baina baita oso iradokitzailea eta hunkigarria ere. Lucía Astigarragak sinatu du opera honen zuzendaritza eszenikoa, eta soila den horren edertasuna azpimarratzen duen estetika abstraktu baten alde egin du, Kirmen Uribek euskaraz idatzitako libretoak iradokitzen duen alderdi onirikoan arreta jarriz. Gogoan izan behar dugu ikuskizuna euskaraz interpretatuko dela eta gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluak izango dituela.

Jon Malaxetxebarria arduratzen da Saturraranen zuzendaritza musikalaz, bai eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) gidatzeaz ere, Juan Carlos Pérezen konposizioaren soinua behar bezala eskaintzeko. Zortzi ahots solistak interpretatzen dute opera, Saturraranen ahots-lan handiena duten Elías Arranz eta Andrea Jiménez buru dituen maila goreneko ahots-taldeak, hain zuzen. Marifé Nogales, José Manuel Díaz, Botond Ódor, Aitor Garitano, Itxaro Mentxaka eta Iñigo Fernándezek osatzen dute abeslari talde bikaina, non ibilbide aitortua duten ahotsak eta lirikaren panoraman zeresana ematen hasiak diren beste batzuk nahasten diren.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 18
  • Gaia Arte eszenikoak