"Manttalingo alaba"

  • "Manttalingo alaba"

Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu "Manttalingo alaba" bere poesia lan berrian. Soiltasun argiz idatzia, poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenaren aldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea. Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk «Ernestina de Champourcin» Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana

 

Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak,

atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun

eta geratzea erabakitzen baduzu

kontatuko dizut zer ekarri zuen mareagorak

eta gure zein zati eraman zuen marea beheak

 

irakurriko dituzun hitzak biluzik daude

agian, zuk jantziko dituzu

eta entzun nahi baduzu

kontatuko dizut orain arte isildutakoa

 

zatoz

paretari begira egon naiz-eta luzaroan

konturatu gabe

leihoaren atzean gordetzen zinela.

pamiela.com

Laburrean

  • Egileak Mikel Etxaburu
  • ArgitaletxeaPamiela
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Orri-kopurua80
  • Argitalpen-urtea2024
  • ISBN978-84-9172-373-8
  • EskuratuErosi