Ibilbideak: "Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki"

Zarautz 2024(e)ko Apirilak 18
  • Ibilbideak: "Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki"

K bulegoaNola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki formakuntza saioa antolatzen du apirilaren 18an, Gipuzkoako kultura eragileentzat. Saioa Zarautzeko Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzaz egiten da.

Oraingo hontan, proiektu bakoitzerako komunikazio modu egokienak aplikatzean oinarrituko gara, informazioa alderdi interesdun guztiei modu eraginkorrean iritsiko zaiela bermatuz. Hainbat adibidetatik eta jardunbide egokitatik abiatuta, proiektuetarako komunikazio-estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizteko eta transmititzeko hainbat gako lortuko ditugu.

Ibilbideak monografikoekin jarraituz, proiektu kulturalak prestatzeko eta indartzeko laugarren mugarri monografiko honetan proiektu bat komunikatzeko modu desberdinak landuko ditugu Maio studioarekin.

Maialenek eta Maitek osatzen dute Maio Studio. Diseinua eta sormena dira mota guztietako kontzeptuak sortzeko tresnarik gustukoenak. Ekitaldiak, esperientziak, komunikazio-kanpainak eta komunikazio-elementuak diseinatu eta ekoizten dituzte, eta, ahal den neurrian, elementu horiek eskuekin sortzen dituzte. Lan erabat pertsonalizatuari esker, bezeroen helburuak lor ditzakete sormenez beteriko esperientzien eta proiektuen bidez.

Ibilbideak izeneko prestakuntza lerroa K bulegoak diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak.

Apirilaren 18an, osteguna - 10:00etik 13:00era.

Urola Kosta Garapen Agentzian, Zarautzen.

Euskaraz.

Izena emateko epea apirilaren 17ra arte (egun hori barne).

EMAN IZENA

K bulegoa

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko Apirilak 18
  • Ordutegia10:00-13:00
  • LekuaUrola Kostako Udal Elkartea. Urdaneta Bidea, 6 - Zarautz ()
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Izena emateko informazioa

Non