Hastapen ikastaroa: Goi joskintzako brodatua

Getaria 2024(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Hastapen ikastaroa: Goi joskintzako brodatua

Hastapen-ikastaro honek Lunéville metodoaren bidez eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetara hurbiltzea eta praktikan jartzea proposatzen du. XIX. mendetik erabilia eta jatorriz Frantziakoa, Lunéville brodatua oso teknika preziatua da nazioarteko goi mailako joskintzan. Lunéville izeneko kakorratz bat erabiliz, harribitxiak eta beira-aleak (lentejuelak, perlak, tutuak...) eskuz brodatzean datza, txirtxilu horien bidez jantziei eta ehungintzako beste euskarri batzuei hiru dimentsiotasuna eta ehundura eskainiz.

Egunak: 2024ko maiatzaren 16tik 19ra.

Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:00-18:00.

Dedikazioa: 28 ordu.

Parte hartzaile kopurua: Gehienez 12 parte hartzaile izango dira.

Norentzat: Moda Diseinuko, Patroigintzako, Jantzigintzako, Arte Ederretako edo/eta Diseinuko ikasle edo tituludunentzat, modako profesionalentzat, artistentzat eta goi joskintzako brodatze tekniketan trebatzeko interesa duten pertsona ororentzat.

Baldintzak: Ikastaro hau egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik brodatze teknikei buruzko ezagutzarik izatea.

Izen ematea: Izen ematea zabalik egongo da ikastaroa argitaratzen den egunetik martxoaren 24ra arte (hura  barne, 23:59) edo, bestela, eskainitako plazak agortu arte. Plazak esleitzeko izen emateen ordenari zorrotz jarraituko zaio.

Interesdunek online dagoen inprimakia bete beharko dute izena emateko. Beharrezkoa da curriculum vitaea aurkeztea, prestakuntza eta esperientzia zehaztuz, bai eta motibazio gutun bat ere, hautagaiak jardueran duen interesa eta jardueraren edukiarekin duen lotura azalduz. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskabideak baztertu egingo dira.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz eta ingelesez emango da. Irakaslea frantsesa da, ondo daki ingelesez eta gaztelaniaz ezagutza ertaina du.

Prezioa: 405 €. Ariketak egiteko beharrezkoak diren materialak, 85 euroan baloratuak, prezioaren barruan sartuta daude. Museoak kit bat eskuratuko dio parte hartzaile bakoitzari, beharrezko material guztiekin. Kitaren osagarriak: bastidorea, Lunéville kakorratza, kotoizko haria, urrezko haria, txirtxiluak, beira-aleak, lentejuelak, eta brodatu beharreko beste apaingarri batzuk. 

Irakaslea: Elisabeth Roulleau Gasbarre.

PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA.

Informazio gehiagorako:

Tel. 943 004 777

@. info@fbalenciaga.com


Laburrean

Non