Jabetza intelektualari buruzko ikastaroa, Ainara LeGardonekin (ONLINE)

Online 2024(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • Jabetza intelektualari buruzko ikastaroa, Ainara LeGardonekin (ONLINE)

EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta abar. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

DATAK: maiatzaren 20tik ekainaren 2ra.

HIZLARIA: Ainara LeGardon. 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen musika, artista autogestionatua da eta jabetza intelektualean aditua.

NORI ZUZENDUA: musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar.

IKASTAROREN DINAMIKA: ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak eskura izango ditu.

Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.

IZEN EMATEA: ikastaroa doan da eta izena emateko epea maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, proiektuak@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2024(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • Lekua - ()
  • HizkuntzaGaztelania

Non