Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzea xede duten proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak 2024

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzea xede duten proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak 2024

2024. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan kultura publikoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea.

Proiektu eta jarduerak bete beharreko baldintzak

a) Proiektu eta jarduera bereziak eta espezifikoak izatea, kulturarako sarbidea galarazten edo o murrizten duten oztopoak gainditzea, publikoekiko harreman-eredu berriak antolatzea, sorkuntza eta kultura publikoen arteko bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzea edota publikoek egiten duten kultura praktika aktiboa lantzea helburu duten proiektu eta jarduerak izatea.

b) Dirulaguntzagai izan daitezkeen proiektu eta jarduera motak:

b.1.) Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratuak dira, hau da, ez-publikoengana edo hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak gainditzera bideratutako esku-hartzeen beharra dutenengana. Jarrerak aldatzeari begirako proiektuak izanik epe luzerako estrategiak eskatzen dituzte.

b.2.) Publikoak hedatzekoak: interesa erakusten duten publikoak izanda ere, kultur jardueretan parte hartzen ez duten horiek erakartzeko eta haien eskura jartzeko proiektu eta jarduerak.

b.3.) Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza maila eta inplikazio maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.

c) Proiektu edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean. Proiektuak 2024an hasitakoak izan beharra dute.

d) Diruz lagundu beharreko proiektu eta jarduerek herritarrentzat irekiak izango dira.

e) Onartutako guztizko aurrekontuaren % 20ko autofinantzatze-maila izatea gutxienez. Deialdi honetan iturri publikoetatik ez bestetatik jasotakoa hartuko da autofinantzaketatzat eta onartutako guztizko aurrekontua berriz, hala behar den kasuetan 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera araztutakoa.

f) Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza izatea % 50ean behintzat.

Kanpo geratuko dira

a) Artikulu honetako 1. puntuak jasotakoa betetzen ez duten proposamenak.

b) Jende gehiago erakartzeko estrategiak garatze hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak.

c) Zabalkundera edota komunikazio hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak.

d) Kultura-programazioa eta ikuskizunak kontratatzea.

e) Sari eta lehiaketak.

f) Irakaskuntza arautu, ez-arautu eta aisialdi zentroetako esparruan gauzatzen diren jarduerak.

g) Jaialdi, erakustaldi nahiz zikloen barruan antolatutako proiektu eta jarduerak, baldin eta antolatzailea jaialdia, erakustaldia edo zikloa antolatzen duena bera bada.

h) Txostenak, planak zein azterlanak egitea.

i) Kultura eta artearen sektoreetako profesionalentzako prestakuntza-jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euro.

Prestazio ekonomikoa

Horietatik 100.000 € izanik 2024ko ekitaldirako eta beste 100.000 €-ko konpromiso kreditua 2025erako.

Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango guztizko aurrekontu onartuaren %50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektu eta jarduerek gehienez ere jasoko dute:

Pertsona fisikoek eta euren kapitalean %50etik beherako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 40.000 €.

Entitate publikoek eta euren kapitalean %50 edo hortik gorako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 25.000 €.

Proiektu bati esleitutako dirulaguntza ez da eskatutako kopurua baino handiagokoa izango.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 27(e)tik 2024(e)ko Apirilak 26(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila / Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artisautza, Bideo-jokoak, Diseinua
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.