Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak (2024)

  • Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak (2024)

Xedea

2024. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2024. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (teatroa, dantza eta zirkua) programen garapenera zuzenduta daude.

Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:

Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirku ikuskizunak programatuko dira:

- 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
- 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
- 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
- 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.
- 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.

Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.

Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.

Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.

Baztertu egingo dira:

Ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak

Beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.

Soilik musikalak diren ikuskizunak.

Aurrekontuko zuzkidura

255.000 €


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 4(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 3(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika / Cultura y Política Lingüística
  • Zuzkidura255.000 €
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.