"Gazte Sortzaileak" beka 2024

Gasteizko Udalak, Euskara eta Gazteria Zerbitzuen bitartez, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Gazte Sortzaileak" deialdia abian jarri du aurten ere, 18.000 euroko aurrekontuarekin. 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako sormen-beka bat da, eta euskarazko kultura-sorkuntza sustatzea du helburu.

Hautatutako pertsonek 4.000 euro arteko dirulaguntza izango dute eta sorkuntza-prozesu osoan alboan izango dituzten profesionalen aholkularitza izango dute. Beka onartzen dutenetik 6 hilabeteko epea izango dute proiektua gauzatzeko. Tarte horretan, Udaleko Euskara eta Gazteria Zerbitzuek egingo dute proiektuen jarraipena.

Bi kategoria daude, eskatzailearen adinaren arabera. Bata 16 eta 24 urte bitartekoentzat eta bestea 25 eta 35 urte bitartekoentzat. Gazteak banaka edo taldeka aurkez daiteke. Proiektuek lotura estua izango dute ahozko adierazpenarekin, eta euskarazko kulturari ekarpena egitea izan behar dute helburu. Hainbat modalitatetakoak izan daitezke, hala nola antzerkia, bakarrizketa, poesia-errezitaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, edo baita genero bat baino gehiago uztartu ere. Formatu txikiko jarduerei emango zaie lehentasuna.

Interesdunek uztailaren 15era arteko epea dute beren lanak aurkezteko. Horretarako, Gasteizen edo Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute. Lanak San Martineko bulego teknikoetan (erregistro orokorrean), gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu hala dira.

18 urtetik beherakoek beren aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena aurkeztu beharko dute.


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 15(e)tik 2024(e)ko Uztailak 15(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala
  • AtalaEuskara eta Gazteria Zerbitzuak
  • Zuzkidura18.000 €
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak
  • Harremanagazteria@vitoria-gasteiz.org

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.