IBAIAk eta EPE-APVk beren fusioa onartu dute Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko prozesuak une estrategiko bat bizi duen garai honetan

  • IBAIAk eta EPE-APVk beren fusioa onartu dute Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio independentea sendotzeko prozesuak une estrategiko bat bizi duen garai honetan

  • epe-ibaia izena izango du elkarte berriak eta 65 enpresa elkartu izango ditu. Genero eta formatu mota guztietako ikus-entzunezkoen edukien produkzioa izango da enpresa horien jarduera nagusia

Bi erakundeetako Ezohiko Batzar Orokorrak joan den ostiralean, apirilak 12, bildu ziren eta elkarte bakoitzeko zuzendaritza-organoek aurkeztutako fusio-proiektua onartu zuten, bizi dugun une honetan modu aktiboan lankidetzan aritzeak eta ahots bakarra izateak duen garrantzia azpimarratuz, betiere enpresek eta sektoreak aurre egin beharreko erronkak gainditzeko helburuarekin.

Beste hainbat enpresatako hamar pertsonak osatuko dute behin-behineko Zuzendaritza Batzordea:

Marian Fernández (Txintxua Films); Iker Ganuza (Lamia Producciones); Carlos Juárez (Basque Films); Koldo Zuazua (Kowalski Films); Ricardo Ramón (Dibulitoon Studio); Miren Berasategui (Lotura Films); Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE); Francisco Ruiz (Sonora Estudios); Xabier Berzosa (Irusoin) eta Idurre Cajaraville (Baleuko).

Marian Fernández (Txintxua Flms) arituko da presidente-lanetan, eta Carlos Juárez (Basque Films) izango da presidenteordea, betiere bi hilabeteko epearen barruan hurrengo urteetarako gobernu-organo berri bat aukeratuko duen beste Ezohiko Batzar Orokor bat deitzeko konpromisoarekin.

Azken 2 urteetan produzitutako 60 film baino gehiagorekin, hala nola 20.000 especies de abejas, Cinco lobitos, Unicorn Wars eta Irati film luzeekin, Karpeta urdinak, edo Maldita eta A Love Song to Sarajevo dokumentalekin edo Balenciaga, Intimidad, Itxaso edo Goazen telesailekin, eta, horrekin batera, programen produkzio-ordu kopuru handiarekin EITBrentzat (Herri txiki, infernu handi, Esto no es normal, Piztu telebista edo Akelarre) zein Estatuko telebistentzat (Cocina abierta de Karlos Arguiñano (Antena3), Cifras y letras (RTVE) edo Órbita Laika (RTVE)), elkarte berrian barne hartutako enpresek Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio ia osoa ordezkatzen dute.

Hainbat ardatz izango ditu elkartearen datozen hilabeteetarako jarduerak, hala nola Ikus-entzunezkoen Komunikazio Lege Orokorraren arau-garapena, Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Kulturaren Legearen proiektu berria, garatutako lanen jabetza intelektualaren defentsa, euskal foru-lurraldeetan zerga-harmonizazioa bilatzea eta eredu jasangarri bat garatzea, edo euskarazko ikus-entzunezkoen edukien produkzioa eta zabalkundea sustatzea, besteak beste.

Integrazio honen bidez, lider-rola hartuko du bere gain epe-ibaiak euskal ikus-entzunezkoen sektoreak erakundeekin eta sektoreko agenteekin izan beharreko elkarrizketan, lankidetza publiko-pribatuari bultzada bat eman nahian gure sektorea garatzeko une giltzarri honetan.

 

www.ibaia.org

  • DataApirilak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa