Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak (2024)

  • Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak: Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak (2024)

Xedea

2024ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak

Dirulaguntza jaso dezaketen alorrak

1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2024-2025 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta daude. Honako hauek izan beharko ditu, gutxienez, proposatutako planak:

  • 2024-2025 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen ekoizpen bat. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.
  • EAEko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plan bat.

2. Erakunde eskatzaileak egiten dituen hedapen-, prestakuntza-, sentsibilizazio- eta bitartekaritza-jarduera guztiak ere sartuko dira.

3. Zirkuko ikuskizunak antzerki edo dantzaren arloan aurkeztu ahal izango dira, ikuskizunaren ezaugarrien arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 €

Prestazio ekonomikoa

467.000 euro emango dira antzerki-eremurako eta 233.000 dantza-eremurako.


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 23(e)tik 2024(e)ko Ekainak 24(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa, Ekoizpena

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.