2024ko ekitaldian arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzak

  • 2024ko ekitaldian arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzak

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea pertsona fisikoei, arte eszeniko (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetako banakako espezializazio trebakuntza sustatzeko, hain zuzen toki hauetan egiten dena: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, goi mailako kontserbatorioak, dantza eskolak, antzerki eskolak, zirku eskolak eta, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.

Berariaz kanpoan uzten dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei lotutako proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.

Aurrekontua

Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 20.000,00 eurokoa da, gastu hori babesten duen aurrekontu-partida hauxe da: 70105. G/334700/48000702 "Bekak: arte trebakuntza eta sorkuntza", Arabako Foru Aldundiaren 2023ko Gastuen Aurrekontukoa, 2024ko ekitaldirako luzatua.

Aurrekontu-muga hori bi espezialitatetan banatuko da, honela:

a) Formazioak musikan eta kantuan: 15.000,00 euro.

b) Formazioak arte eszenikoetan: 5.000,00 euro.

Deialdia


  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 30(e)tik 2024(e)ko Ekainak 19(e)ra
  • EntitateaArabako Foru Aldundia
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika
  • JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.