Xedea
Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2024ko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000 €
Prestazio ekonomikoa
Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, laurehun mila (400.000) eurokoa izango da. Horietatik, 200.000 euro 2024. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 200.000 euro 2025. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:
Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditze balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.
Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.
Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 35.000 € jasoko dituzte.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.