Euskal sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako egitarau berezia da honakoa.
Euskaraz jarduten duten sortzaileak eta ekitaldiak programatu behar dizaten duten kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile edota jai antolatzaileak elkar ezagutu eta elkarren berri izateko helburuarekin egituratu da.
Guztietan parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman behar da.
Sortzaileen eta programatzaileen arteko lan saioetan aukeraketa bat egingo da, jasotzen diren proposamen guztientzako lekurik ez badago.
Topaketak
Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, azaroaren 26an eta 27an.
Familia ikuskizunen aurkezpen laburrak Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan egingo dira azaroaren 26an, goizez.
Musikarien proposamen aurkezpenak, Durangoko Plateruena Kultur Aterpean egingo dira azaroaren 27an, goizez.
Sortzaileen katalogoa
Azoka amaitutakoan mezu elektroniko bidez, DA! PRO topaketan parte hartu duten sortzaileen fitxekin diseinatzen den eskuliburua bidaliko zaie horrela eskatzen duten programatzaileei.
Izen ematea
DA! PRO topaketetako baten izena ematea, gogoratu DOAKOA dela, bai sortzaileentzat baita programatzaileentzat ere.
Bi epealdi egongo dira izena-emateko:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.