COVID19ren aurrean euskal kultur sektoreari aholkularitza-zerbitzua

Alarma-egoera deklaratu zenetik, administrazio publikoek hainbat laguntza-lerro jarri ditugu martxan. Laguntza gehienak arlo guztietako enpresa eta profesionalentzat dira, eta horietako batzuk kulturaren sektorerako berariaz diseinatutakoak dira. Banakako eta aparteko aholkularitza-zerbitzu honen bidez, kulturako profesional guztiei lagundu nahi diegu laguntza hauetakoren bat eskatzerakoan sor dakizkiekeen zalantzetan. Horretarako, bi tresna izango ditugu, gidak eta aholkularitza-zerbitzua:

  1. Giden helburua neurri eta laguntzei buruzko informazioa modu antolatu, erabilgarri eta ulergarrian ematea da. Neurri eta laguntza horiek orokorrak edo espezifikoak izan daitezke, eta kulturako profesionalen artean bai batzuek zein besteek interes eta aplikagarritasun handia izan dezakete. Egunero elikatuko dugun gida bizia izango da. Gida horietara laguntzeko, zuek egiten dituzuen galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua ere eguneratzen joango gara.
  2. Banakako aholkularitza-zerbitzuan zuen kontsultak eta zalantzak (lan-, zerga-, finantza-arloetan…) doan egin ditzakezue. Talde espezializatu batek, eta baita Saileko teknikariek ere, 48 ordu baino lehenago orientazioa eta erantzuna emango dizuete posta elektronikoz edo telefonoz.

Abian jarritako ezohiko tresna horiez gain, badira ohiko deialdi eta laguntza batzuk, bai administrazio publikoenak zein beste eragile batzuenak, kultura-sektorerako interesgarriak direnak.
Espero dugu ezohiko tresna hauek eta Kulturklik PROn dagoen informazio guztia erabilgarria eta lagungarria izatea.



Euskadi, auzolana