"Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da"

  • "Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da"

Airea naiz ni
       hemen eta inongoa
denean bizi bainaiz inon ez bezala
eta guztiak ukitzen nau, halabeharrez,

eta uretan atseden hartzen dut
ur-azaletan, bare,
aintziran
errekan
edo itsasoan,
han umiltzen da nire egonezina
igual, ez nauelako barruetan hartzen urak,

ito ez nadin
ito ez dezadan.

Baina, ene!
                         –ikusezin–
                         –etereo–
                         –bete–
                         –libre–

izanik ere

airea besterik ez naiz,
eta                                         bakarrik,                    bakarrik leku barik.
                                             ezer ere ez.

Egilea

Karmele Igartua Bengoa (Aretxabaleta, 1959-2010). Bertako Kurtzebarri Eskolan irakaslea izan zen eta testugintzan ere aritua. Bergarako Idazle Eskolako gradu-ondokoa bukatu ostean, bertako koordinatzaile eta sustatzaile izan zen.

Hitzak orbainetan poema liburua 2007ko Felipe Arrese Beitia Saria irabazi ondoren argitaratu zuen (Euskaltzaindia-BBK Fundazioa, Bilbo, 2008). Ordurako irabazia zuen Bergarako Idazle Eskolako sorkuntza beka, eta taularatuak hainbat antzezlan.

Liburu hartarako idatzi zuen: «Zer eta nola galderen erantzunak ditut bizi ardatz, horregatik, zeresana izan edo esateko moduan asmatzea dira idaztearen oinarri eta idazlearen erronka».

2009an eman zuen argitara Denbora enaren hegaletan (Pamiela). Ordurako itzuliak zituen Wilnoko gutunak eta argitaratuak Marina Tsvietaievaren biografiarekin "Egan" aldizkarian (LXII. alean). Denboraz, sormenaz eta sorminaz idatzitako liburuan, enara beltzen hegaldi gera ezinaz aritu zen.

2011n argitaratu zen berak hil ala biziko aldian idatzitako Itsaso kontra bat (Pamiela). Liburu hau Espainako Poesia Sari Nazionalerako hautagai izan zen. Karmele Igartua Bengoa poeta garaikidea izango da bere garai-garaikoa izan zelako, eta berak hainbeste estimatzen zuen Marina Tsvietaievaren hitzetan «Garaikide izatea norberaren denbora sortzea baita».

Erosi Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da liburua

Aurki ezazu zure liburutegian


En breve

  • Autores Karmele Igartua
  • EditorialPamiela argitaletxea
  • Precio16,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas280
  • Año de publicación2022
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-9172-314-1
Euskadi, bien común