"Amagoia Dragoia"

  • "Amagoia Dragoia"

Sinopsia:

Ene Kantak Erdi Arora joango da istripuz, Nafarroako Baztan bailarako azken herrira, Amaiurrera.

Han, gure lagunek bidegabekeria eta desberdintasun egoerak biziko dituzte, herrian agintzen duen pertsonaren eta bertako biztanleen artean. Egoera bidegabe hauen aurrean, Airek, Axerik, Okik, Satorjator eta Astonautak, Amaiurreko pertsonei laguntzeko modua bilatuko dute. Taldean lan egiteko, solidarioak izateko eta elkarri laguntzeko unea da.

Ezusteko agerpen batek, ordea, herritarren arazoa ezagutzen ez dugun norabide batetik bideratuko du.

Amagoia Dragoia, dragoi isila, bere interes propioak ditu… Zein aldetan dago dragoi beldurgarria?

Haurrei eta familiei zuzendutako musika antzerkia da Amagoia Dragoia, Nerea Urbizuk idatzi eta Mikel Belatzek ilustratu duen Amagoia Dragoiaren ezkatak liburuan oinarrituta. 

 

Fitxa artistikoa: 

  • Testua: Nerea Urbizuren “Amagoia Dragoiaren Ezkatak” Liburuan Oinarritua.
  • Konpainia: Ene Kantak
  • Zuzendaria: Jaione Urtasun
  • Gidoia: Alaitz Olaizola
  • Iraupena: 75 Minutu
  • Ikusleak: 2 Urtetik Gorakoa
  • Aktoreak: Ainara Unanua, Jon Zubiaga, Garazi San Martin, Uxue Rodriguez Eta Irati Lizarraga
  • Musika: Ene Kantak
  • Argiak: Oscar García
  • Soinua: Roberto Irisarri
  • Bisualak: Jon Manterola
  • Eszenografia: Maite Astiz
  • Ilustrazioak: Belatz
  • Jantziak: Sara Redondo
  • Panpinak: Mikel Ibartzabal
  • Produkzioa: Jesús Irujo
  • Kontratazioa: Nerea Urbizu
  • Banaketa: Ene Kantak

 


En breve

  • Tipo Teatro (infantil)
  • Autoría Nerea Urbizure, Jaione Urtasu, Alaitz Olaizola
  • CompañíaEne Kantak
  • IdiomaEuskera
  • Año de estreno2026