Marko Armspach: "Con 14 aos ya saba que alguna vez dibujara las historias que lea"

  • Marko Armspach:
eke.eus

  • Fecha30 de Marzo
  • Temática Artes visuales, Literatura

"Marko" marrazkilari izena gaztetik aukeratu zuen Marc Armspach (Bordele 1969/02/21)  artista Baionesak; 14 urterekin jada argi zuen, hark ere istorioak marraztuko zituela, miresten zuen Franquin egileak bezala. Hamar urte beranduago Parisen lortzen zuen lehen lana Babar elefanteen estudioan. Gaur egun, bizpahiru komiki sortzen ditu urtean Frantziako argitaletxe ezberdinentzat. Uztaritzeko bere tailerean, komikiaren urtea izendatu den 2020  hastapen honetan, lanean karraskan baina denbora hartzeko gogoz harrapatu dugu Marko.

Haurtzaroan, albumak ikusi eta arkatzak eskatu diezu burasoei marrazten hasteko?

Arkatz bat eskuan sortu naizela erraten didate beti... Espero dut amarentzat ez zela horrela gertatu, min hartuko zen bestenaz... Seriosago, bai egia da, betidanik izan dut nahi hori, gaur egun oraindik ez dakit nondik datorren. Dakidana da 14 urte ditudanetik marraztea izan dela nire helburu finkoa, irakurtzen nituen istorio horiek, noizbait nik marraztuko nituela banekien, jakin gabe zer ofizio zen, jakin gabe nire biziaren bilakaera nolakoa izango zen... Hastapenean, Spirou eta horrelakoak irakurtzen nituen; nire anaiak aldiz Estatu Batuetako komikiak zituen gustuko; Strange eta Marvel etxekoak irakurtzen zituen, baina hori ez zen nire mundua... Nerabe, etxean nituen komikiak mozten  eta ikasten nituen, jada banekien ikasi behar nuela, zerbait egiteko. Orduan biñetak mozten nituen, koadro orokorrak, koadro hurbilak, onomatopeiak ikasten nituen. Garai hartan ere, egileen sinadurak ikasten eta berregiten nituen (irriak); oraindik gordetzen dut egileen sinadurekin osatu nuen liburu hura! Ez nekien orduan, urte batzuen buruan, marrazkilari horiekin harremanetan egonen nintzenik.

Kontaiguzu zure ibilbidea.

Gaur, gazte bat etorriko da estudiora nire lana hurbilagotik ezagutzera eta hori erranen diot: "Pasio bat, gogo bat duzunean, ez da nahikoa gogoa edukitzearekin bakarrik, motibazio handi bat behar duzu, eta hura, soka luze bat bilakatuko da zure ibilbidean, soka finkoa, zeinen gainean bermatuko zaren aitzinatzeko". Lana, lana eta lana behar da, egiten dena ikusi eta besteei motibazio handia erakutsi behar diezu ere; ez duzu bidea bakarrik egiten, inguruan duzun jendea erakarri behar duzu zure mugimendura. Nire funtsezko gogo bat izan da hasieratik, baina ez naiz bakarrik egon. Lizeoko arte irakasle bat nire atzetik egon zen garai batean, nire burasoak ere hor egon dira beti. Hori izan da lehen urratsa. Bigarrena, nire familia da, nire emazteak lagundu nau asko, berak lan finko bat edukiz, lan honetan ditugun gora beherak gainditzen lagundu nauelako.

Eta formakuntza?

Ez dut formakuntzarik eduki. Nirekin motibazio izeneko soka luzea nuen... Lizeoan, arte eta literatura sailean hasi nintzen baina ez nuen bukatu, ez nuen brebeta eduki ez eta baxoa. Noizbait erran zidaten Pauen bazela eskola berezi bat guztiz egokia niretzat, "Arte ederrak" eskola. Baina hori ere ez nuen bukatu izan ere Parisen onartu ninduten marrazki bizidunetan lan egiteko eta Les GOBELINS eskolan parte hartzeko. Azken horretan ez nuen segitu ez baitzen ongi pasatu hango nagusiarekin. Aldiz, hor erakutsi nuen motibazioari esker, nirekin zegoen mutil batek gonbidatu ninduen bere lan estudiora. Hamar egunen buruan, Pariseko estudio bateko azken solairuan nengoen nire lehen marrak ikasten egiazko marrazkilari mahai baten gainean; eginez ikasi dut beti eta horrela funtzionatzen segitzen dut, lankideekin beti. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn