Lo que es vivir y lo que es perdurar

  • Lo que es vivir y lo que es perdurar
    Igor Legarreta zuzendaria Josean Bengoetxeari eta Haizea Carnerosi azalpenak ematen. NICO DE ASSAS
berria.eus

  • Fecha31 de Marzo
  • Temática Audiovisual

Igor Legarreta zinemagilearen bigarren film luzea da 'Ilargi guztiak'. Betirako bizitzearen inguruko fantasiazko kontakizuna da. Eten egin dute filmaketa, behin-behinean, koronabirusaren ondorioz
 
«Filmaketaren laugarren astean ginen, eta beste hiru aste genituen oraindik aurretik, baina bat-batean etorri zen dena». Igor Legarreta zinemagilea (Leioa, Bizkaia, 1973) eta haren lantaldea Ilargi guztiak filmatzen ari ziren koronabirusaren krisia iritsi aurretik. Otsailean hasi zituzten lanak, baina, beste kultur ekoizpen ugariren antzera, filmaketa ere eten egin behar izan dute, behin-behinean, gaitzaren hedapena saihesteko. Erabaki zaila eta gogorra izan dela aitortu du zuzendariak. «Martxoaren 13an, ostiralean, jaso genuen ekoizleen abisua, eta penaz hartu genuen, egia esateko. Horrela dena geratzea ez da erraza». Etenaldia orain arte egindakoa errepasatzeko eta geratzen dena antolatzeko baliatzen ari da Legarreta, egoera onbideratzen den heinean, filmaketari berrekiteko nahiari eusten baitio. Oraindik ezin du aurreratu datarikk, ordea, eta hori du zuzendariak kezkarik handiena.

Izan ere, etenaren iraupena dena delakoa izan da ere, Legarretak ez du espero kalterik. «Goizegi» da, haren hitzetan, ezer aurreratzeko: «Ezin dugu jarri eperik ». Zuzendariak aitortu du, hala ere, aurrekontuan aldaketak izan daitezkeela. «Filmatzen hasi aurretik, ziur aski, prestalan batzuk egin beharko ditugu. Horrek denbora eskatzen du, eta dirua. Beraz, aurrekontua berrikusi beharko dugu agian».

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn