El festival Zurrunbilo de Vitoria-Gasteiz se convertir en un encuentro virtual el 4 de abril

  • El festival Zurrunbilo de Vitoria-Gasteiz se convertir en un encuentro virtual el 4 de abril

  • Fecha31 de Marzo
  • Temática Artes escénicas

Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. Jaialdia bera azaroan egingo dutela iragarri du Baratza Aretoak.

Datozen egun hauetarako aurreikusita zeuden ekintzen artean Zurrunbilo jaialdiarena ere bazegoen. Gasteizko Baratza aretoak eta Atx Teatroak elkarlanean antolatuta, euskarazko arte eszeniko garaikideak erakusgai eta mintzagai dituen ekimena dugu Zurrunbilo. “Konfinamendu bat bizitzea tokatu zaigu eta honen ondorioz kulturan sekulako hutsunea sortu da”.

Gauzak horrela, Gasteizen urtero antolatzen den ekimen hau atzeratu eta azaroan egitea iragarri du antolakuntzak. Hala ere, “topaketa profesionala aurrera eramatea erabaki dugu, formatu berriak frogatzeko asmoz”, azaldu dute. Hala, Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira apirilaren 4an, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. “Gure sare sozialetatik mugituko ditugu”, diote Baratza aretokoek.

Topaketa birtual hau aurrera eraman ahal izateko, antolatzaileek jendea animatu dute Zurrunbilon parte hartuko duten hizlariei elkarrizketa bat egiteko. Horretarako interesa dutenek info@salabaratza.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.“Zure partaidetza behar dugu ideia berri honi forma emateko, beraz, esaiguzu zer interesatuko litzaizukeen guk elkarrizketa horiek prestatu ahal izateko”.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn