'Sorgin Belarra', de Toti Martnez de Lezea, candidata al Premio Espartaco

  • 'Sorgin Belarra', de Toti Martnez de Lezea, candidata al Premio Espartaco
    Toti Martinez de Lezea, 'Sorgin belarra' eleberriaren aurkezpenean / Arizmendi

  • Fecha13 de Julio
  • Temática Literatura

Eleberri historikoei ematen zaien saria irabazteko lehiatuko da asteburuan Gijóngo Aste Beltza jaialdi literarioan

Gijóngo Aste Beltza ari dira burutzen egunotan, literatura beltzari eskainitako jaialdia, hain zuzen. Toti Martinez de Lezearen 'Sorgin belarra' eleberria Espartaco Saria irabazteko hautagaietako bat da, eleberri historikoei ematen zaien sarirako. Mahai ingurua egingo du Alfonso Mateo Sagasta, Nieves Abarca eta Carlos Bardem idazle eta saria jasotzeko gainerako hautagaiekin.

Erein argitaletxearekin plazaratu zuen 2019an Toti Martínez de Lezeak 'Sorgin belarra'. Aldi berean aurkeztu zituzten Miren Arratibelek euskaratutako bertsioa eta gaztelaniazko 'Hierba de brujas'.

Sorginkeria epaitzearen atzean zeuden arrazoi politikoez dihardu, XVI. mendeko Nafarroan emakume askok jasandako pertsekuzioaz. Jakin nahi zuen 1525eko sorgin ehizak, 1527koak baino gehiago, politikarekin izan zuen loturarik, erlijioarekin baino.

Nafarroako Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erro bailaretan, epaile zibilen bisitek 100 eta 200 biktima artean utzi zuten. Denera, gutxi gorabehera, 1.000 lagun hil zituzten Euskal Herrian. Gehienak, jakina da, andreak. Epaile horiek ikasitako gizonak izaten ziren, abokatuak, irakurriak, latina eta frantsesa ere ikasitakoak. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn