El bertsolarismo, a la bsqueda de otras 'plazas'

  • El bertsolarismo, a la bsqueda de otras 'plazas'
    Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, ekainaren 5ean Villabonan egindako saioan. GORKA RUBIO / FOKJ
berria.eus

  • Fecha13 de Julio
  • Temática Artes escénicas

Bertsolarientzat plaza da bertsogintzaren oinarri, bertsoaren eta ikus-entzuleen elkargunea. Koronabirusak eragindako krisiak itxi egin ditu, eta bertsolariek beste 'plaza' batzuk bilatu behar izan dituzte.

Plaza eta bertsoa. Askotan elkarrekin doazen bi hitz. Plazari esker elkartzen dira aurrez aurre bertsolariak eta zaleak, eta, neurri handi batean, bertsolaritza elkartze horretatik bizi da. Eremu fisiko bat baino askoz gehiago dela esan daiteke; bertsogintzaren jarduna garatzen den tokia da, eta, toki hori gabe, jarduna desagertu egingo litzateke.

Unai Iturriagarentzat, «inprobisazio jardunaren eta ikus-entzulearen erantzunaren batura gertatzen den tokia da» plaza. «Ez da espazio fisiko konkretu bat, egilearen eta hartzailearen arteko harremana gertatzen den tokia baizik». Ane Zuazubiskarrentzat, berriz, «plaza bertsolaritzaren oinarri da. Plazara banoa, badakit ez dela bakarrik egoteko, jendearekin elkartzeko gunea baita». Bertsogintzaren zentro kontsideratu daitekeela uste du Oihana Bartrak, «plaza pertsonak direla ulertuta», eta entzulerik gabe ez dagoela bertsorik.

Kulturgintzako beste zenbait arlotan plazan aritu arren, kontzeptua beti bertsolaritzarekin lotuta egon da. «Jendaurreko jardunari dagokionez, beste diziplina batzuetan baino gehiago eusten zaio bertsolaritzan plazan jarduteari, nahiz eta gaur egun aretoan askotan ibili oraindik ere», Zuazubiskarren ustez. «Garai batean, kantuak, bertsoak, antzerkiak eta musikak plazan egingo zuten topo, baina gaur egun plazako antzerkia, adibidez, ez da hain ohikoa, eta antzerkia aipatzean ez dugu lotzen plazarekin». Bertsolaritzaren jatorria, beste kulturgintzako esparru askorena bezala, plazatik dator. «Herriko plazak izan dira beti bertso saioen eta jendearen bilgune», adierazi du Bartrak, eta uste du hortik datorrela terminoaren garrantzia. «Saioak tabernetan edo beste toki batzuetan izateaz gainera, plazetan tradizioz egin da bertsotan beti».

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn