"Tribiz, baserri galdue"

  • "Tribiz, baserri galdue"
  • "Tribiz, baserri galdue"

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita.

Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak.

Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

 

Fitxa artistikoa

  • Sortzailea eta antzezlea: Jon Ander Urresti
  • Zuzendaritza bidelaguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra
  • Eszenografia: Familia ondasunak
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Soinua: Asier Renteria
  • Irudia: Aitane Goñi Landa
  • Bideoa: Arriguri Coop.
  • Ekoizpena eta banaketa: Jon Ander Urresti
  • Ikerketa adituak: Bittor Uriarte Anasagasti, Ana Aurrekoetxea Bildosola eta Anton Erkoreka
  • Elkarrizketatuak: Gotzone Ugalde Asla, Espe Ugalde Asla, Gurutze Ugalde Asla, Karmen Ugalde Asla, Angel Ugalde Asla, Lourdes Argintxona Asla.
  • Banaketa laguntzailea: Irantzu Azpeitia
  • Ikuskizun mota: Antzerki dokumentala
  • Iraupena: 50´
  • Formatua: 6/6/2
Jon Ander Urresti

Laburrean

Euskadi, auzolana