"Piztu! EmakumeON energia"

  • "Piztu! EmakumeON energia"

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desorekaz eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan, emakumezko bi aktorek dena buruz gora jarriko dute, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu. Eta bidaia honen ondoren, guztien barnean ideia berriak piztuz, beharbada makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara.

Fitxa

  • Gidoigilea eta zuzendaria: Imanol Ituiño
  • Antzezleak: Tania Fornieles, Nahikari Rodriguez
  • Ilustrazioa: Marta Dominguez
  • Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • Abestiak: "Ez da berriz gertatuko" (musika: Miken Inun / hitzak: Eli Carrascosa), "Piztu" (musika: Mikel Inun / hitzak: Bihotz Gorospe)
  • Argazkiak: Ilara
  • Jantziak: La Rueca, Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Eszenografia: Maria Casanueva
  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak

Kontratazioa

Eidabe Ekimen Kulturalak
Jon Arrospide, 17 - 2 - 15. dptua
48014 Bilbo - Bizkaia
info@eidabe.com - 944 79 43 14

 


Laburrean

Euskadi, auzolana