"Lubaki lainotsua"

  • "Lubaki lainotsua"
  • "Lubaki lainotsua"
    Argazkiaren egilea: Ainhoa Resano
  • "Lubaki lainotsua"
    Argazkiaren egilea: Ainhoa Resano
  • "Lubaki lainotsua"
    Argazkiaren egilea: Ainhoa Resano

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik be; badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak...

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak... Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.

Fitxa

  • Ideia: ATX Teatroa
  • Zuzendaritza: ATX Teatroa
  • Kanpo begirada: Ximun Fuchs
  • Antzezleak: Javier Barandiaran, Maren Basterretxea, Miriam K. Martxante
  • Soinu espazioa / musika: Gartxot Unsain Letona
  • Argiztapen diseinua: Ion Chavez
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Kartela: Ezequiel Dawson
  • Ikus-entzunezkoak: Panarama
  • Ekoizpena: ATX Teatroa
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Banaketa: ATX Teatroa
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Hirigune Elkargoa, Donostia Kultura, Kulturaz Kooperatiba, Mauleko Udala, Azpeitiko Udala, Errenteriako Udala, Igorreko Udala
  • Formatua: Antzokia/Formatu ertaina
  • Publikoa: +12
  • Iraupena: 60 minutu

Laburrean

Euskadi, auzolana