"Alda Merini"

  • "Alda Merini"

Munduko Poesia Kaierak 39.

Beñat Sarasolaren hitzaurretik:

Poesia poetaren arabera azaltzearen tradizio sendo eta alfer samarrak abegi onez jaso ohi ditu poeten bizitzetako pasarte apartekoak, haien izaera ustez xelebre eta arauaren kontrakoak. Batak bere buruaz beste egin zuela, bestea alkoholari emana bizi izan zela... opio zaleak ere aski preziatuak izaten dira poesiaren plato sentsazionalistetan. Ez alferrik, emakumezkoak izaten dira, gehienetan, pasadizo anker horietako protagonistak. Gizon jarriek ez baitute hainbeste langarik izaten poeta izateko; emakumezkoek, ordea, gutxienean, arazoren bat eduki behar izaten dute psikean (gehiegizko erromantizismoa? histeria? ameskeria?) poeta izateko.

Topiko gotor horiek zail egiten dute taxuz hitz egitea poeta baten bizitza gorabeherak benetan errelebanteak direnean, Alda Meriniren kasuan gertatzen den modura. Bere izen-abizenak ospitale psikiatrikoari lotuta ageri baitira, haren poesia esperientzia hura gabe esplikatzea kasik ezinezkoa balitz bezala. Dena den, kasu honetan berebiziko garrantzia izan zuten ospitale psikiatrikoko aldiek, ez soilik bere obran arrasto nabaria utzi zutelako, baizik eta berak inoiz adierazi bezala, "niretzat eroetxea ezohiko behaketa-leku izan zelako". Giza duintasuna galtzea, gizarte bazterkeria pairatzea edo maitasunaren ukazioa bezalako gaiak zorrozki lantzen ditu poema horietan [...]


Laburrean

  • Egileak Alda Merini
  • ItzultzaileaAiora Enparantza Armentia
  • ArgitaletxeaSusa literatura
  • Zenbatekoa10,00 € (paperean) / 3,12 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua64
  • Argitalpen-urtea2021
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17051-73-0
Euskadi, auzolana