"Alderray"

  • "Alderray"
  • "Alderray"
  • "Alderray"

Pertsonaiei buruz

Alderray: "Pertsonaien ehiztaria naiz. Eta istorio kontalaria. Eta eskale erraria naizela uste baduzu ez zara oso oker ibiliko ere. Nire ofizioa maite dut eta bere arauak errespetatzen ditut. Nik ez dut pertsonaiarik asmatzen, kontatzen dudan guztia benetan gertatu da, hiri honetan eta gaur egun. Ez naiz fikziozalea".

Morroia: "Txikitatik entzun ditut Alderrayren narrazioak. Istorio horiek sakonki hunkitu ninduten. Nire bizitzaren jabe izateko adina bete nuenean, haren bila abiatu nintzen, ofizioa bere ondoan ikasteko. Orain Alderrayk zauria dauka ariman, eta nik badakit zergatik. Ez da zamurra izango, baina gau honetan torturatzen duen pertsonaia hura aurkitzen lagunduko diot. Kontuak garbitzeko ordua da."

Egitura dramatikoa

Antzezlan hau narrazioen narrazio bat bezala egituratuta dago. Ekintza aurrera doa kontakizun itxuraz independienteen bidez. Hasieran, kontakizun hauek ez daukate zerikusirik protagonistekin, haien bizitzatik urrun dauden pertsonaiei buruzkoak dira. Itxuraz. Baina ekintza aurrera doan heinean, narrazioak gero eta inplikazio gehiago daukate Alderray eta Morroiaren barneko munduarekin, halako moldez non, amaieran haien bizitzaren alderik esanguratsuena ezagutu eta haien minaren zergatiak ulertuko ditugun.

Sinopsia

ALDERRAY pertsonaien ehiztaria da. Eta istorio kontalaria. Eta eskale erraria dela uste baduzu ez zara oso oker ibiliko ere. Bere ofizioa maite du eta bere arauak errespetatzen ditu. Ez du pertsonaiarik asmatzen, kontatzen duen guztia benetan gertatu da, hiri honetan eta gaur egun. Ez da fikziozalea. Milaka pertsonaia ehizatu ditu, baina bat falta zaiola sentitzen du. Azkena, behin betirakoa. Harrapatu arte ez du atsedenik izango.

Fitxa

  • Dramaturgia: Patxo Telleria
  • Zuzendaritza: Patxo Telleria
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre
  • Jantzigintza eta diseinua: Betitxe Saitua
  • Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (EL Cajón)
  • Espazio sonoroa: Adrián Garcia de los Ojos
  • Kartelaren irudia: Oier Ituarte
  • Argiztapena: David Rodriguez
  • Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
  • Banaketa eta komunikazioa: Myriam Garzia
  • Harremanetarako: tartean@tartean.eus / 688 617 712


Laburrean

Euskadi, auzolana