Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.
SAL
SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari
FOMO
FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».
QUORUM
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.