"Naturaren Sekretua"

  • "Naturaren Sekretua"
  • "Naturaren Sekretua"

Proiektua

Naturaren Sekretuak kantu, dantza, musika, performance eta eskultura-instalazioen arloetako diziplina anitzeko 10 artista baino gehiago biltzen ditu bizimodu natural eta osasungarriagoa defendatzeko, naturaren etika eta estetika aldarrikatuz.

Proposamen sentsorial berritzailea eta jostagarria da, lurrarekin eta geure buruarekin daukagun harremana birdefinitzera garamatzana.

Sinopsia

Antzinako gatazka batek betiereko giza draman ainguratutako bi klan jarri ditu aurrez aurre. Kontrakoen arteko maitasuntxinparta batek kontrako sentimenduen leherketa bat piztu du, su suntsitzaile bat. Ezjakintasunaren kaosa onartzeko eta beren zaurgarritasunean bizi diren itzalak aurrez aurre jartzeko ausardiak bakarrik zabalduko ditu integrazio-aukera berriak.

Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa, gidoia, produkzio artistikoa eta interpretatzaileak: Idoia Ayestaran Aristoi eta Emilio de Pinedo
  • Esku-hartze eskultorikoak eta karteleko argazkia: Natxo Arantegui
  • Zuzendaritza musikala eta interpretatzailea: Raúl Jiménez del Río
  • Arte-diseinua eta interpretatzailea: Ariel García
  • Abeslaria eta interpretatzailea: Maider Lasa Santamaría
  • Interpretatzailea: Unai García
  • Koreografoa eta dantzaria: Marta Dalmau
  • Dantzariak: Aire Balisova, Zoe Arenós, Sara Gonzàlez eta Denis Reigosa
  • Giroak eta soinua jartzea: Pablo Bezunartea
  • Ehun eta jantzien tratamendua: Lucia Sánchez. Telarista Urbana
  • Publikoa lagundu ekitaldietan, jantziak eta atrezzoa: Eva Alonso
  • Publikoa lagundu ekitaldietan: Amaiur Marcias
  • Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Iratxe Esteve Cuesta
  • Produkzio- eta komunikazio-laguntzailea: Nahikari Fdez. de Pinedo
  • Itzulpengintza: Jon Aizpuru eta Maider Lizoain
  • Streaming-a: David Blanco
  • Administrazioa:Zuriñe Martin
  • Publikoa: 6 urtetik aurrera
  • Iraupena: 75-90 minutu

Panta Rhei

Laburrean

Euskadi, auzolana