"Zazpi pertsonaia istorio bila"

  • "Zazpi pertsonaia istorio bila"

Zazpi gauza hartu ditugu. Gugandik gertu dauden zazpi objektu arrunt. (Baina izan zitezkeen hamaika edo hamabi ere, e!). Zazpi gauza hauek ohiko ekintza arruntak egiteko balio dute: idazteko, borratzeko, hitzak marrazteko, esaldiak mozteko, gaueko pixa jasotzeko, eguna koloreztatzeko dota mukizapiak gordetzeko.

Pozik egon behar lukete hainbeste zeregin edukita, ezta? Poza, ordea, ez dagokie gauzei; pertsonei baizik. Beste era batera esanda, objektuek ez dute pozik eta tristurarik sentitzen, halako emozioak pertsonek eta animalia batzuek uma ditzakegulako bakarrik.

Zer egin, orduan? Ba jolas bat asmatu! Eta jolas horretan gauza bakoitzari izaera bat erantsi, pertsona izaera bat. Nola? Irudimena erabiliz Irudimenean gauza guztiek izan dezaketelako persona izaera bat. Irudimenean gauza guztiek senti dezaketelako inbidia, gosea edota itsasoan bidaiatzeko gogoa. Ala, ez?

Erosi Zazpi pertsonaia istorio bila liburua

Aurki ezazu zure liburutegian

Denonartean

Laburrean

  • Egileak Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
  • IlustratzaileaAitziber Alonso
  • ArgitaletxeaDenonartean
  • Zenbatekoa10,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua60
  • Argitalpen-urtea2022
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17940-89-8
Euskadi, auzolana