Musika tradizionalaren ezaugarrietan oinarritutako sormen berriko hamar obradun LP a da Deiadar.
Harribitxiren lehenengo estudioko disko honetan, Iker Alvarezek eta Aitor Urquizak txistulari duoari etekin eta potentzial handiena ateratzea izan dute helburu.
Orkestra-gizon antzera, beso eta hankak aldi berean erabiliz, txistua eta silbotea bezalako euskal musika tresna tradizionalak bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, musukitarra, glockenspiel, bongo, gitarra eta mandolina bezalako musika tresna interesgarriak aldi berean uztartu dituzte.