Agerre Teatroa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Agerre Teatroa

Taldea 80. hamarkadan jaio zen. Ordutik hainbat eta hainbat ekoizpen burutu dituzte, euskal kulturako pertsonaia garrantzitsuekin batera: hala nola, Jorge Oteiza, Vicente Amestoy, Koldobika Jauregi, Joseba Tapia ea. Taldearen antzezlanak Euskal Herriko, Espainiako, Italiako, Argentinako, Mozambikeko edo La Habanako eszenatokietan aurkeztu dituzte, baita Lima (Peru), eta Buenaventura eta Buga (Colombia). Peñaflorida, Mirande, Atxaga, Beckett, Koltes eta Joyce autoreen lanak jorratu dituzte, besteak beste, sari anitz jasoaz “Molly Bloom”, “Los niños no pueden hacer nada por los muertos”; Maite Agirrek “Neska politak, artasoro alaiak” eta “Haur kabareta” antzezlanekin Max Saria jasoko du 2007/2008 urteetan.

2010ean “Putzuak lehortzen” obrarekin Maitek berriro Max 2010 irabaziko du. 2011/2012/2013/2014 urtetan nazioarteko jaialdi hauetan parte hartu du:Fitich Chiloé, Chile, edo Fit Santa Fe eta Festival Palabra mía, argentinarrak biak, eta Zacatecas Oral, Mexikon. 2016an Konpainiak parte hartzen du Argentinako Santa Fe eta Entre Ríos nazioarteko umeentzako antzerki jaialdian.

Webgunea


Euskadi, auzolana