Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik bultzatu eta garatua, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 1982an jaio zen musika ondasun partekatu, ondare aberats gisa hartzen duen gure gizartean. Orkestra, ondorioz, ondare horren gordailuzaina da eta, halaber, aipatua hedatzeko eta garatzeko konpromisoa hartu du.
Estatu-mailan erreferentzia den talde sinfonikoa da egun, bere erkidegoan sendoki errotutako taldea, 7.000 abonatu eta 150.000 batezbesteko ikuslerekin urtean. Bere garaiko orkestra bat da, exigentzia-maila oso handikoa eta garai guztietako musika sinfonikoa hedatzeko konpromiso irmoa duena, baina arreta berezia eskaintzen diona euskal musikaren sorkuntza eta hedatzeari, gure mugen barruan baina baita gure herritik at ere.