Huhezinema


Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean. Huhezinema bera ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleok benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dugu. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia ondo ateratzea. Horrela, aukera dugu karreran zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko aukera dugu.

Non

Euskadi, auzolana