Ekoetxea Urdaibai - Madariaga Dorretxea

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Ekoetxea Urdaibai - Madariaga Dorretxea

Euskadiko Biodibertsitatearen ZentroaIhobek kudeatzen du; hots, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita dagoen Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzeko helburu nagusiarekin sortzen da eta, era berean, biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko premiarekin ere; edo gauza bera dena, biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera emateko.

Busturian (Bizkaia) kokatuta dago Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdigunean. Hau, Euskal Herrian ekosistema gehien duen gunea da; beraz, biodibertsitate gehaiago ere.

Urdaibaiko lurraldea, 1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta bost urte geroago Eusko Jaurlaritzak 5/1989 Babes eta Lurralde Antolamendu Legea onartu zuen bertako ekosistema multzoa babestu eta berreskurapena sustatu nahian, bere natura, zientzia eta ingurumen hezkuntzaren garrantzia dela eta. Honekin, ekonomia- eta gizarte garapenarekin bateratuta natura- eta kultura-balioak kontserbatuko dituen lurralde garapen eredua ezarri nahi da.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak erakusketa iraunkorra eta behin-behineko erakusketentzako guneak ditu. Bere instalazioetan ekintza ezberdinak egiteko gelak daude: jardunaldiak, biltzarrak, tailer hezgarriak eta formaziozkoak, eta padura ikusteko behatokia.

Ingurumen kudeaketari dagozkioan zentroaren konpromesuak, Ihobe/Ekoetxea Urdaibaiko ingurumen politikan zehazten dira. Orrialde honetan atxikirik kontsultarako dokumentua (behean).

Gune honetako helburua, bisitariei dibertsitate biologikoaren kontzeptuaren gain informatzea da, pertsonei modu elkarreragile eta dinamiko batez hurbiltzea, bere ezagutza eta natura bere barietate funtzionalean eta estetikoan errespetatzea bultzatuz.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak partehartzeko ekintzen programa ere badauka gure biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantzia jendaurrekoari ezagutarazteko. Ekintza programatu guztiak hurrengo honetarako erabiltzen dira:

  • - Biodibertsitateari buruzko ezagutza sustatzeko
  • - Ondare naturala gizarte onura gisa lortzeko
  • - Giza kontzientzia bultzatzeko: naturaren parte gara
  • - Euskadiko ondare natural ikusgarria erakusteko
  • - Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, inguru pribilegiatu gisa duen paper garrantzitsua erakustea, ekosistema desberdinak direla eta.

Ingurumen kudeaketari dagozkioan zentroaren konpromesuak, Ihobe/Ekoetxea Urdaibaiko ingurumen politikan zehazten dira. Orrialde honetan atxikirik kontsultarako dokumentua (behean).

Ihobek, lehiaketa publikoaren bidez, Ortzadar S.L gizarte, kultura, hezkuntza eta ingurumen egitarauak kudeatzen dituen empresari esleitu dizkio Madariaga Dorretxeko parte-hartze publikoaren unitatea kudeatzeko eta ustiatzeko lanak. 

Non

Euskadi, auzolana