Ugaoko Kultur Etxea (Jane Jauregia)

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Ugaoko Kultur Etxea (Jane Jauregia)

Kultur zerbitzuek, herritarren eskaera desberdinei erantzuna ematea bilatzen duten jarduerak antolatzen dituzte. Urtero berritzen da prestakuntza eta entretenimendua uztartzen dituen jarduera-egitarau hau.

Aisialdirako ikastaroak
Artisautzan eta arte plastikoetan oinarritutako aisialdirako ikastaroak antolatzen dira urtero, gure herritarrek lagunarteko giro ludiko eta erlaxatuan teknika desberdinak gara ditzaten.
Ikastaro hauek urrian hasten dira, eta 60 orduko (astean behin) edo 120 orduko (astean birritan) iraupena izaten dute. Gai zehatzagoei buruzko ikastaro monografikoak eta hiruhilekoak ere antolatzen dira, eskaintza zabaldu eta ikasturte osoko konpromisoa hartu ezin duen herritar sektorearengana iritsi asmoz.

Urteko kultur egitaraua
Urtean zehar, kultur zein jai kutsuko ekitaldiak antolatzen dira hiribilduan. Honetan funtsezkoa da herritarrek zein kultur agenteek duten partaidetza, hauei esker baitu Ugao-Miraballesek herri gisa bereizten duen kultur arloko agenda zabala bezain garrantzitsua. Hona hemen Ugao-Miraballesen antolatzen diren ekitaldietako batzuk:

  • Inauteriak
  • Emakume Ekoizleen Nekazaritza-azoka (Emakume langilearen eguneko ospakizunak, martxoak 8)
  • Hiribilduaren sorrerari dagozkion ospakizunak (1375eko martxoak 4)
  • Euskal Astea
  • Herriko jaiak
  • Antzerki jardunaldiak
  • Gabonak
  • Etab.

Non

Euskadi, auzolana