Aretxabaletako Liburutegia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Aretxabaletako Liburutegia

Kontsulta eta errferentziak:

Bildumaren katalogoa ordenagailu bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) orrian, "katalogo osoa" jartzen duen tokian Aretxabaleta aukeratuz.

Hemeroteka:

  • Egunkariak: Berria, Gara, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta El País. Azkeneko hilabeteko egunkariak gordetzen ditugu.
  • Aldizkariak: Arlo ezberdineko 50 aldizkari inguru bertan kontsultatzeko nahiz maileguan hartu eta etxera eramateko.

Ikus-entzunezkoak:
Filmak eta dokumentalak DVDan, musika CD-ak eta CD-ROM-ak maileguan eraman ahal dituzu.

Internet:
Ordenagailuak ditugu Internetera konektatuta eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da egunero ordu betean zehar zerbitzu hau erabiltzeko.

Wifia: Zure ordenagailu eramangarria erabili nahi baduzu, berriz, Internetera konektatzeko Wifi zerbitzua eskaintzen dizugu.

Txiki-txokoa:
Haur txikien irakurketa txokoa (6 urtera arte). Derrigorrezkoa da heldu bat egotea etengabe haurraren ondoan.

Mailegua:

  • Mailegu Pertsonala: Gehienez ere 3 liburu, 2 aldizkari eta 3 ikus-entzunezko (CD, DVD, CD-ROM). Liburuak entregatzeko epea 21 egunekoa da, baina, nahi izanez gero, beste 21 egunerako berriztu daiteke. Gainontzeko materialentzako epea 7 egunetakoa da, eta beste 7 egunerako berrizteko aukera ematen du.
  • Mailegu kolektiboa: Ikastetxeek eta bestelako erakundeek gehienez 60 dokumentu (40 monografia eta bestelako materialeko 20 dokumentu) atera ahalko dituzte. Epea 90 egunekoa izanik.
  • Liburutegien arteko mailegua: Bezeroek eskatutako eta gure fondoan ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste liburutegi batzuetan eskatzeko konpromisoa hartzen du udal liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegi batzuen esku jartzen ditugu.

 


Non

Euskadi, auzolana