HATXE: "Panpin hautsien dantza"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 22
  • HATXE: "Panpin hautsien dantza"

Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da.

Aquí vienen las muñecas de trapo, las muñecas rotas que fueron condenadas a vivir tras el metal frío de una cerradura.

Aquí se arrastran y se doblan, se abrazan y vuelan, en formación, dispersas, sutiles, violentas.

Ellas, que alumbraron al mundo, pueden muy bien deshacerlo.

Destejer lo tejido.

Célula a célula.

Oscar Manso

Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko.

Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Waltz, zortziko, fandango, eta beste dantza batzuen erritmoak jarraituz, Tom Waits musika-teatroaren zakartasunetik edota Satieren piano kantuen gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat.

BIOGRAFIAK

Idoia Hernandez Toledo, Errenteria 1988.

HATXEren zuzendari, pianista eta konpositorea da. Bi diska atera ditu: Lehena (2017, Autoedizioa) eta Panpin hautsien dantza (2020, Mukuru kolektiboa). Oscar Manso poetarekin ere badabil -2bat- spokenword taldean. Horrez gain, musikari bezela antzerki, performance zein dantza piezetan kolaboratzen du. Bestalde, hainbat egitasmoen antolakuntzan aritzeaz gain, Musikari Elkarteko zuzendaritza batzordean dago. www.mukuru.eus/hatxe

Ilargi Agirre Iturregi, Zarautz 1989.

Bateria jotzailea eta musika irakaslea da. Hainbat taldetan ibili da azken urteetan -Perlak, Belarmiñak, edota Joseba B. Lenoir, batzuk aipatzearren- eta hainbat disko kaleratu ditu talde horiekin. Gaur egun, Hatxen jotzeaz gain, Mice eta Birkitekin dabil zuzenekoetan. Berria egunkarian musikari buruzko kolaborazioak ere egin izan ditu.

Peru Galbete Labiano, Usurbil 1987.

Argazki zuzendaritza ikasketak burutu ondoren, zinema eta bideogintza lanak musikarekin uztartzen ditu. 2015ean Edinburgoko musika eskolan ikasi eta bere bakarkako proiektuari ekiten dio, orain arte hiru disko kaleratu dituelarik. Proiektu ugaritan hartu du parte musikari moduan, eta azken urteetan, inprobisazioa eta ahotsaren esperimentazioa lantzen dihardu. www.perugalbete.com

Jurdana Ochoa Lopez de Echezarreta,

Errenteria 1978. Biolineko ikasketak amaitu ondoren,musika klasikoa, garaikidea edota folk-rock talde ezberdinetan parte hartu du. Zuzenekoak egiteaz gain, diska grabaketetan eta arte eszenikoetan ere musikari bezela aritzen da. Gaur egun Hatxerekin grabatu eta zuzenekoetan aritzeaz gain, biolineko irakaslea da, baita Etincarnatus orkestra eta Attrium ensembleren partaide ere.

 

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana