"Gorria"

Villabona 2020(e)ko Urriak 18
  • "Gorria"

Gorria ez da bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioa; ez gara elkarren moldeak imitatzen saiatuko, ezpada nork geure diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen. Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da Gorria, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera (testuetan eta koreografietan bezainbat, jantzietan, musikan edota eszenografian erakutsi nahi genukeena). Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa... Gorria. Jasotzeko prest dagoen edozein ikus-entzulerentzakoa.

Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak Lanku beka jaso zuten 2018an, bigarren edizioan, Tan takatan izeneko proiektuarekin. Kopla eta flamenkoa uztartu nahi zituzten proiektu horretan. Bekari esker, Gorria proiektua garatzeko aukera izan zuten. Lanku bekak, Bertsozale Elkarteak sortutako izen bereko enpresak sustatuak, hau du helburu: bertsolaritzarekin lotutako ikuskizun berriak sortzea eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea.

  • EGILEAK: Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta La pulga
  • KOREOGRAFOA: Askoa Etxebarrieta
  • ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Jon Chavez, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta
  • INTERPRETEAK: Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta
  • EKOIZPENA: Lanku
Bertsozale

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaLanku
  • Data 2020(e)ko Urriak 18
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Gurea Antzokia
    Berria kalea, 55
    Villabona
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Gurea Antzokia
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana