Zinemateka: "Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2021(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Zinemateka: "Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina"

Italiako zinemagilearen titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko dituen ziklo monografikoa.

Zinematekak hiru hamarkadatik gorako historia du Bilbon, eta zinema klasikoko eta sorkuntza garaikideko programazio egonkorra du Alhóndigan. Zentroko ikus-entzunezko programazioaren oinarrizko zutabeetako bat da, eta zikloek sakontzen dute hizkuntza zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoen jakintzan, zirkuitu komertzialetik kanpo dauden lanen bidez.  

Ezinbesteko filmen sorta duen Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloa amaitu ondoren Zinematekak autore-sorkuntzetan jarriko du arreta berriro, zinemaren historiako zuzendari handien filmografiaren hautaketa baten bidez. Azkuna Zentroaren hamar urte hauetan, Zinematekak zinemagile handien atzera begirako saioak antolatu ditu, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Samuel Fuller, Michelangelo Antonioni, Buster Keaton, Dorothy Arzner, Theo  Angelopoulos, Juan Antonio Bardem, John Huston, Charles Chaplin eta Christine Vacho egileenak, eta 60.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. 

Serieak Pier Paolo Pasoliniri eskainitako zikloarekin izango du jarraipena, XX. mendearen bigarren erdiko zinemagile eta poeta garrantzitsuenetako bat baita. Honako hau ez da Zinematekak zuzendari italiarraren filmak programatzen dituen lehen aldia. Mamma Roma (1962), bere maisulanetako bat, amaitu berri den Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloko lanetako bat izan da; eta Uccellacci e Uccellini (1966) Bulegoa z/b kolektiboak 2014. eta 2015. urteen artean garatu zuen Kontratua programa publikoan sartu zen. 

Ziklo monografikoa 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean programatu da, eta bere ekoizpen zinematografiko zabaleko titulurik enblematikoenetako batzuk aztertuko ditu, 35 mm-tan proiektatuta.

OHARRAK

- FILM GUZTIAK JATORRIZKO BERTSIOAN PROIEKTATUKO DIRA, GAZTELANIAZ AZPITITULATUAK (JBGA).

- ZINEMATEKAKO PROGRAMAZIOAN AZKEN ORDUKO ALDAKETAK EGON DAITEZKE.

- FILMA PROIEKTATU BAINO 15 MINUTU LEHENAGO IREKIKO DA ARETOA. MINUTU BATZUK LEHENAGO BERTARATZEA GOMENDATZEN DA, FILMA HASI ONDOREN EZIN IZANGO BAITA ARETOAN SARTU.

Emanaldien egutegia


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2021(e)ko martxoaren 18(e)ra
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa4 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana