"Asmamenaren ildoa"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 11(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • "Asmamenaren ildoa"
    © Georg Baselitz, Bilbo, 2021
  • "Asmamenaren ildoa"
    "Kathreiner, goizean, zakila tente" ("Kathreiners Morgenlatte") © Sigmar Polke

Asmamenaren ildoak aurkezten dituen obrak umoreak, esperimentazioak, eta jakingurak ezaugarritzen ditu. Pieza hauek 1950eko hamarkadatik gaurdaino sortuak dira ezohiko material eta teknikekin. Denek ere hautsi egiten dituzte konbentzio estetikoak, askotan modu ludiko batean, asmamena eta zolitasuna baliatuz. Erakusketak hainbat belaunalditako artistak biltzen ditu, baliabide desberdinekin lan egiten dutenak, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako oso pieza adierazgarriak hartzen ditu barnean, apenas ikusgai jarriak, oso ezagunak diren beste batzuekin batera. Kultura jasoaren nahiz herrikoiaren elementuak, arruntak nahiz sublimeak, serioak nahiz ironikoak nahasten dira erakusketan, arte ederrek oinarri dituzten hierarkiei desafio eginez.

Gaika antolatua, Asmamenaren ildoa hiru ataletan dago egituratua. Bertan, sorkuntza artistikoaren izaera esperimentalari heltzea da asmoa, obra-multzo kohesionatu bat aurkeztuta, artista garaikide adierazgarriek eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo aldikoek sortuak.

Asmamenaren ildoak estilo eta mugimendu desberdinetako artistek egindako obrak aztertzen ditu. Baina hemen ordezkatutako artista denek dute ezaugarri nagusitzat zolitasuna, esperimentazioa eta praktika artistiko oso espezifikoak erabiltzea interesatzen zaizkien gaiei heltzeko orduan. Artelanen arteko elkarrizketa bat sortu nahi izan da, honela ikusleek egileek materialak eta teknikak aukeratzerakoan hartutako funtsezko erabakiak antzemateko aukera izan dezaten eta haien askotariko metodologia artistikoen eta prozesu indibidualen lekukotza jaso dezaten.

Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 11(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana