Estatuko jaialdi garrantzitsuenetako agertokietan aritu eta gero, besteak beste, Primavera Sound, FIB, LOW eta BBK jaialdietan, eta baita nazioartekoetan ere, Austingo SXSW (bi alditan, ia 20 showrekin), Groningeneko Eurosonic, Glasgowko Freakender eta Erresuma Batuko eta Frantziako beste batzuetan, Melenas Gayarrera etorriko da.
Iruñeko Nébulatik jauzia egin eta gero, harridura eragin zuten debuta egiteko LP batekin –bi edizio agortu zituen– eta ‘Ya no me importa si tú me quieres’ izenburuko 7” batekin. Aurten, estudioko bigarren albuma editatu dute, ‘Días Raros’.
70 minutu
Oihana: gitarra, teklatua eta ahotsa Leire: baxua eta ahotsa
María: teklatua Lauri: bateria