Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2021

Ziburu 2021(e)ko Ekainak 12
  • Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2021

Baltsan elkarteak eta "Argia" aldizkariak Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an, larunbatarekin, Ziburun.

"Irun eta Baiona artean ez da euskarazko argitalpenei dedikaturiko liburu dendarik", antolatzaileek azaldu dutenez, eta "horri erantzun xumea" eman nahi dio Ziburuko Azokak. Euskarazko sorkuntza nagusi bilakatuko dute egun batez, 22 argitaletxeren lanak erakutsita, "erdarazko ekoizpenen artean oharkabean urtuak izateko partez".

Azokaren bigarren edizioan, hiru berritasun izango dira: "Iturri zaharreko ipuina" umeentzako ikuskizuna, Zirriborroka bertsolaritza eta komikigintza uztartuko dituen jarduera, eta Agustin Alkhat eta Julien Labaten kontzertua.

Osasun egoera kontuan izanda, maskara soinean eramateko, distantziak zaintzeko eta jardueretan eserita egoteko gomendioa egin dute antolatzaileek.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2021(e)ko Ekainak 12
  • LekuaZiburu
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana