"Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

Bergara 2021(e)ko Uztailak 22
  • "Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita).

Antzezlanean egileei buruzko hainbat argibide ematen dira (dramaturgo italiarrek egiten zuten modura): Dario Fo (Nobel Sariduna) eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideología, gizartea edota bizitzarekiko konpromezua…

Hauek lirateke irakurketa osatzen duten testu hautatu hoiek:

  • Misterio Bufo: Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak euskarara ekarria); Eroa eta Heroia (Jose Mari Carrerek euskarara ekarria).
  • – Franca Rameren Bakarrizketak: Andrea bere bakardadean (Mikel Martinezek euskarara ekarria); Andre guztiok daukagu istorioa bera (Xabi Paiak euskarara ekarria).
  • Anarkista baten ezusteko heriotza (Jon Aurrek euskarara ekarria)
  • Adan eta Eva (Jose Ramon Utretxek euskarara ekarria)

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTartean Teatroa
  • Data 2021(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia19:00
  • LekuaErrekalde parkea (euriarekin, Seminarioko karpa)
    Bergara
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana