Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia 2021

Hondarribia 2021(e)ko uztailaren 22(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia 2021

Hondarribiko XIX. Nazioarteko Gitarra Jaialdia egingo dute uztailaren 22tik 25era. Emanaldiak Itsas Etxean eta Paradorean izango dira. Sarrerak ohiko bideetan eskura daitezke.

Uztailak 22: Carmen Becerra

Musika-ikasketak 8 urterekin hasi zituen Tarragonako Kontserbatorio profesionalean, Joana Albiol irakaslearekin. Ikasturte guztietan Ohorezko Matrikula lortu zuen, eta Oinarrizko Mailan eta Maila Profesionalean Aparteko Saria irabazi zuen.

Oso txikitatik Maria Luisa Anido handiaren eskola jaso zuen. Goi Mailako ikasketak egin zituen J.L. Rodrigo eta Carles Trespat-ekin eta karrera amaierako Ohorezko Aipamena eman zioten Ondoren, José Tomásen eskolak jaso zituen.

Carmen Becerrak nazioarteko 15 sari baino gehiago jaso ditu eta kontzertuak eman ditu Espainia osoan, Txinan, Txilen, Polonian, Argentinan eta Italian.

Gaur egun bere kontzertu jarduera irakaskuntzarekin bateratzen du: "Cuarteto Anido"ren partaidea da eta eskolak ematen ditu Donostiako Aite Musika Eskola

Uztailak 23: Cuarteto Musicantes
Antzinako eta Erdi Aroko musika

Bere kontzertuen artean hauek dira aipagarriak: Terueleko Ciclo de Música, Oropesako Jornadas Medievales, Getakeko Festival de Música Antigua, Pontevedrako "Música Nas Ruinas" Zikloa, Almagro Enclave de Música Jaialdia, Música Antiga Fora do Lugar (Portugal) Jaialdia, Liejako (Belgika) Gretry Museoa, Santo Domingo de Siloseko Septiembre Musical, Cuencako Festival Veranos, La Ribagorza Clásicos en la Frontera Jaialdia, Clásicos en Verano Jaialdia, Músika nas Igrexas "Pórtico Sonoro" Zikloa (Redondela), Alcalá de Henareseko Plectro Jaialdia, besteak beste.

Erabiltzen dituzten instrumentuak (zitola, Erdi Aroko lautea, laute arabiarra, arrabita, salterioa, tuntuna, perkusioa, txirulak, gaitak, txirimiak, roda biola eta fidula) Erdi Aroko instrumentuen erreprodukzioak dira, gure estatuan dagoen ikonografian inspiratuak: Santiago de Compostelako Katedraleko Gloria ataria, Kataluniako Arte Museoko Serra anaien taula, Cantigas de Santa Mariako miniaturak.

Xurxo Ordóñez (Txirulak, Gaitak, Tuntuna eta Txirimia)
Milena Fuentes (Fidula eta Biola)
Jaime del Amo (Zitola, Erdi Aroko lautea, Giterma, Roda Biola eta zuzendaritza)
Wafir Shaikjeldin (Danborra, panderoa, tarra, rika, darbuka etb.)

Uztailak 24: Dúo Dibelo - Gil
Bandoneona eta Gitarra

Astor Piazzolla-ri omenaldia

Bi tango belaunaldi "Urrezko Garaiko" klasiko handiak eta Astor Piazzolla birsortzen.

Orlando Dibelok ("Orquesta de José Basso" taldeko bandoneoista ohiak) eta Mariano Gil gitarristak Tango, Bals eta milonga errepertorio bati ekiten diote, estetika tradizionalaren barruan eta moldaketen gainean ukitu pertsonal batzuk eginez.

"Tango Klasikoko" piezak dituzte, besteak beste La Cumparsita, El choclo eta A Media Luz, eta Astor Piazzollaren lanak ere bai, eta hala Tangoaren historia ia osorik interpretatzen dute.

 Uztailak 25: The Early Guitar Duo (07/25 Turismo Paradorean)

Romolo Calandruccio, Antonio Aprile

The Early Guitar Duo duoak hogei urte daramatza XIX. mendeko gitarra errepertorioa bakarrik aztertzen eta interpretazen, jatorrizko instrumentuekin. Duoak bakarrik Ferdinando Carulli-ren errepertorioa jotzen du, XIX. mendeko interpretazio praktikaren ikerketa sakonetik sortutako interpretazioekin.

Romolo Calandruccio aditua da 1750 eta 1850. urteen arteko gitarra errepertorioko instrumentu originalen didaktikaren eta interpretazioaren azterketa. Didaktikarako lan garrantzitsuak argitaratu ditu. Alla scoperta della chitarra (3 bol) eta Il Musichese (3 bol) eta, Chitarra dell'Ottocento serierako. "Fernando Sor e i chitarristi dell'Ottocento incantati da Il flauto magico di W.A. Mozart" eta "Ferdinando Carulli Gli Amori Di Adone e Venere Op. 42".

Antonio Aprilek bere kontzertuan interpretazio historikoen errepertorio argitaratu gabea eskaintzen du, garai bateko instrumentuekin joa. Henry frantziar konpositorearen obra osoak argitaratu ditu Edizioni Novecento-rentzat, klarinete eta gitarrarako. Italian eta atzerrian jo du (Norvegia, Suitza, Brasil, Alemania, Espainia, Belgika, Malta) .


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana