Gatibu: "20 urte bixotzetik"

Barakaldo 2021(e)ko Azaroak 27
  • Gatibu: "20 urte bixotzetik"

OHARRA: azaroaren 13rako aurreikusita zegoen kontzertua hilaren 27ra atzeratu da.

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte beteko ditu datorren urtean. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen.

Pandemia betean ondutako diskoa da Musikak salbatuko gaitu, "jendeari baikortasuna helarazteko" egindakoa, taldearen orain arteko lanik "ezberdinena".ç

TALDEAK FACEBOOKEN ARGITARATUTAKO OHARRA (2021-11-10)

Ez gara makurtuko! Lortuko dogu!!!

Bizitzen ari garen egoerak erakutsi digu ziurgabetasuna kudeatzen ikasi behar dugula. Behin betikoa dena ez dela ziurra. Oraingoan ere, adierazi nahi ez genuen mezua helarazi behar dizuegu.

Gure taldekideetako bik, txertatuta egon arren, positibo eman dute covid-19an. Atsekabe handia hartu dugu, denbora luzez itxoiten ari ginen ekitaldia hain gertu zegoelako. Hala ere, erabaki arduratsua hartzea da premiazkoa, osasuna guztiaren gainetik kokatuta. Jakin badakigu, egoera berrira moldatu beharko zaretela eta benetan sentitzen dugu, baina kontzertua osasun zein musika berme guztiekin ematea da gure xede nagusia.

Egoera honen aurreran, azaroaren 27ra ATZERATZEA erabaki dugu. Eskerrik asko beste behin ere, pazientzia neurgaitza duzuen gatibuzale maitagarri guztiei!

SARRERAK

Urriaren 31rako eta azaroaren 13rako erositako sarrerak baliogarriak izango dira 2021eko azaroaren 27rako.

ITZULKETAK:

- ON LINE EROSITAKO SARRERAK: on line erositako sarrera itzuli nahi izanez gero, inprimaki hau bete beharko duzue, hurrengo 5 egunetan: https://forms.gle/bonPjpZuuBQ8gRDAA.

- SARRERA FISIKOAK: sarrera fisikoa itzuli nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali beharko duzu hurrengo 5 egunetan helbidera honetara: info@pandaartistmanagement.net.

Entseatzen jarraituko dugu, merezi duzuen kontzertua eskaintzeko.

Zaindu zaitezte! Beste behin, Musikak salbatuko gaitu!

gatibu.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana